El Ciudadano bizirik mantentzeko dezagun

Irakurri gutuna: Inglés / Italiano  / Frantziako / Portuguese / Espainiako

El Ciudadano egunkariko irakurle eta adiskide:


Zazpi urte igaro dira gure kazetaritza bideari ekin geniola; komunikabide askea eta independentea sortzea genuen helburu, irakurleei informazio landua eta sakona helaraztea izan da gure idatzizko proposamen komunikatiboa. Era berean, proiektuan jendartearen arazoak ikusarazi nahi ditugu, jendartean hausnarketarako eta eztabaidarako espazioak eskaini nahi ditugu egunkariaren bitartez. Bada, gure jomuga espazio irekia eta anitza sortzea da. Urteak joan egin dira eta lanak eman digu bizirauteak, Txileko komunikabide ereduak ideia eta diskurtsoen jarioa etengabe oztopatu du eta.

Halere, une honetan arazo ekonomiko larria bizi du El Ciudadano egunkariak; gertaera gehiago jaso nahi genuke, gure errealitatea hobetoxe ulertzeko iturri berriak erakarri nahi genituzke geure egitasmo komunikatibora eta ikerkuntzan sakondu nahi genuke kazetaritza lana hobetze aldera. Zoritxarrez, egun darabiltzagun baliabideak ez dira nahikoak erronka berriei aurre egiteko eta gure egitasmoaren etorkizuna kolokan dago.

Kazetari talde txikia dugu eta ezin irits gaitezke proposatzen dizkiguten eta geuri bururatzen zaizkigun eskaintza guztietara; argitalpen bakoitzean gastatzen ditugun sosak tentuz neurtu behar ditugu irakurleek paperean irakur gaitzaten eta interneteko txokoa manten dezagun.

Aldaketa garaia da bai Txilen, baita munduko hainbat lekutan ere. Urte batzuk atzerago eredu neoliberalak komunikabide sare gehienak erosi zituen baina eredu horrek porrot egin du nabarmen. Gainera, luzaroan aktibatu barik egon den jendartea esnatu berri da. Edozelan ere, prozesua konplexua da oso eta pentsamendu bakar eta uniformea darabilen ereduari eutsi nahi diote komunikabide sare nagusiek, hura bizitzeko eredu bakarra bailitzan. Pentsamendu bakar hura sakon txertatu da eztabaida guneetan zein politikoengan eta komunikabide sareetan erabat atxikitu da.

Desberdintasun soziala elikatzen duen ereduaren nagusitasunak komunikabide nagusien laguntza jaso du; hargatik komunikabide eredu askeak ezin beharrezkoagoak ditugu, irizpide ekonomikoetatik at mugituko den komunikazio bidezko eta egiazkoa hain zuzen ere.
Prentsa argitalpen askoren etorkizuna ziurtatzeak publizitatearekiko menpekotasuna ekarri du eta sarritan irakurleekiko errespetua eta leialtasuna bazter geratu da, iragarkien interesen mesederako. Jakin badakigu dirua kudeatzen duenak hedabideen ildo komunikatiboa baldintzatzen duena; goraxeago aipaturiko eredu ekonomiko hartan bizirauten ikasi dutenek interes ekonomikoak bermatu nahi izan dituzte eta ikerketaren batek haien iturri ekonomikoen aurka jo izan duenean isildu eta bestaldera begiratu dute, ezjakitun, iragarleen presioen beldur, nonbait.

Guk hedabideen eredu ekonomiko berritzaile baten aldeko apustua egin dugu. Ez dugu egungo komunikabideen kudeaketa jarraitu nahi, alegia, irakurleak publizitatearen nahietara saltzen dituen komunikazio eredua. Ez dugu gure egunkaria zabaldu eta bertan Hidroaysen edo La Polarreko publizitatea topatzerik nahi. Gure ildoari eusteko, orduan, gure irakurleei diru laguntza eskatu behar diegu kalitatezko kazetaritza sortzen jarraitu ahal izateko.

Ez dugu bi asterik behin argitaratzen dugun egunkariaren prezioa igo nahi; ez dugu gure web gunea balizko bazkideei soilik ireki nahi. Egiten dugun kazetaritzak ahalik eta hedapen zabalena eduki dezala nahi dugu, izan ere, informazioa jasotzeko eskubidea ezin da diruak baldintzaturik egon.

Gure proposamena kalitatezko informazio anitza doanik eskaintzea da. Hartarako, gure edukia creative commons irizpideen barruan kokaturik dago; sortzen dugun dokumentazioa ahalik eta gehien zabaltzea dugu helburu nagusia, planteatzen diren eztabaida eta hausnarketak, albisteak…komunikabide nagusiek isilarazi ez ditzaten.

Kanpaina honek amets bat betetzera gonbidatu nahi zaitu, hots, prentsaren historiaren entsaio bat idazteko gonbitea luzatu nahi dizu: gure irakurleekin zuzeneko harremana sortzea, haiek ( zuk, guk) gure argitalpena finantza dezaten. Paperezko argitalpena eta argitalpen digitala mantentzeko edozein laguntza eskatu gura dizugu, orain arte gorde izan dugun argitaratze-askatasuna mantendurik.

Ez gaude ezein gobernuren menpean; ez dugu finantza bururik gure atzean eta komunikabideen ildoa zehazten duen enpresarik ez dago gure artean.

Honek guztiak biziki harrotzen gaitu eta halaxe jarraitu nahi dugu.
Adibide modura, jo dezagun Facebooken ditugun laurogeita hamar mila lagunek hiru euro inguru jartzen dutela laguntza lez; kopuru horrekin urtebetez luza genezake gure kazetaritza jarduera. Komunikabide aske eta txikia gara eta egunero ari gara gogor lanean gure jarraitzaileei kalitatezko informazioa helarazteko.

Gure askatasuna mantentzeko konpromisoa hartuko dugu, kalitatezko eduki gehiago sortzeko erronkei heldu nahi diegu eta orain arte bezala, komunikabide boteretsuek jasotzen ez dituzten albiste garrantzitsuak kudeatzen jarraituko dugu. Egunerokotasunean ohiko komunikabideetan agertzen ez diren albisteak ekarriko ditugu ikuspuntu zorrotz eta profesional batetik azterturik. Ahotsak ugaldu nahi ditugu eta, funtsean, Txilen ezinbestekoa den kalitatezko kazetaritza sortzeko erantzukizunari heldu nahi diogu.

 

Eskerrik asko

El Ciudadano egunkariko lan taldea.

 

 

ATENCIÓN  [email protected]

Los resultados generales de las donaciones se harán públicos en este mismo espacio de forma semanal.



No dejes que pase más tiempo y solidariza ahora mismo: